Iruñeko Ekomerkatuak berriz ireki ditu bere ateak elikadura burujabetzaren aldeko lanean jarraitzeko

Iruñeko Geltokin izan da hitzordua. Pasa den martxoaren 7 ospatu zen lehenengo azoka, eta koronabirusaren krisia dela eta bertan behera utzi zuten apirilean ospatu behar zena. Gaur berri ireki ditu ateak. Bertan Nafarroako ekoizleen produktu ekologikoak saldu dira, segurtasun neurri guztiak betez. Azoka hauen garrantzia azpimarratu dute ekoizle eta antolatzaileek. Nafarroako Karta Sozialaren hainbat kide bertan izan dira elikadura burujabetzaren aldeko aldarria egiten.