Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren memoria berreskuratzeko liburu bat kaleratuko dute
AZ Ekimena auzo-ekimenak crowdfunding kanpaina bat abiarazi du Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren historia kontatzen duen liburu bat finantzatzeko.
2021-ko abuztuak 16
Duela bi urte, Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren historia lantzeko memoria talde bat sortu zen AZ Ekimenaren barruan: ‘Auzolanean, Historia idatziz’. Denbora horretan helburuak zehazten, artxiboko materiala aurkitzen eta proiektuak diseinatzen ibili da. Bere lehen jarduera publikoetako bat uda honetan Plazara! gune komunitarioan egindako erakusketa izan zen, auzo-mugimenduaren mugarri garrantzitsuenak grafikoki islatzeko eta testigantza eta dokumentu berriak jasotzeko balio izan zuena. Liburu honen argitalpenak lan hau guztia islatu nahi du, eta auzoaren oroimena lantzen jarraitzeko abiapuntua izan nahi du.
Liburuaren edukiak Alde Zaharreko auzo-elkartearen historia eta garai ezberdinetan praktikara eraman dituen dinamikak bilduko ditu. Horien artean, inguruan dagoen elkarte-sarerik gabe ulertzen ez diren ekimen, esperientzia eta borroka asko.
Ekarpen kanpaina hau gaur hasi da eta 18.000€ lortzeko helburua du. Ekarpenen truke, hainbat ordainsariak emanen dira, horien artean liburua bera. Bestetik, kanpainarako ekarpen ekonomikoa egiten duten pertsona guztiek PFEZren aitorpenean % 25eko zerga-desgrabazioa jaso ahal izango dute.