Iruñeko Alde Zaharrean ostalaritzak sortzen dituen arazoei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte, errepresioa alboratuz

Asteburuetan Iruñeko Alde Zaharrean ostalaritzak eta bezeroek sortzen dituzten arazoekin bukatzeko poliziaren esku hartzea ez dela irtenbidea azpimarratu nahi izan dute gaur arratsaldean Udal Plazan bilkura egin duen Alde Zaharra Bizitzeko Plataformak. Urte asko sufritzen duten egoera bat dela ohartarazi dute, eta elkarbizitza on bat lortzeko neurriak eskatu dituzte.