Iruñea eta Gasteiz German Rodriguezen oroimenez elkartuta

Aurten 50 urte bete dira Gasteizko sarraskia gertatu zenetik, eta 48 urte Espainiako poliziak German Rodriguez hil zuenetik 1978ko sanferminetan. Ekitaldian, aurreko urteetan baino zertxobait laburrago, zigorgabetasunak babestutako estatu krimentzat jo dituen gertakari batzuen ikerketa falta salatu dute.