Iruñea After Barcina, nola?
Maiatzaren 28tik 31ra egingo da Iruñeko hainbat tokitan 'Iruñea After Barcina' Nola Fest. Ekitaldi bereziena igandean ospatuko da. Jito Alai pilotalekutik Arga ibairaino kalejiran abiatuko da segizio koloretsu bat Iruñea Nola? Brass Band taldeak girotuta.
2015-ko maiatzak 27
Ospakizun handi bat egingo da Iruñean maiatzaren 28tik 31ra. Musika beltzak hiriko kaleak eta zenbait gune hartuko ditu, "Iruñea After Barcina" lelopean beste hiri baten aldeko aldarria festa giroan egin eta ospatzeko: Iruñea Nola? Fest.
Sarreran aipatu dugun igandeko desfile handiaz gain, hainbat ekitaldi izanen dira gozagai: disko jartzaileak, Interstellar Sound System-a, Non da Blues, Sustraian Records-eko ahotsik ederrenak (Nerea Erbiti, Iseo…), Cabezafuego…
Autogestioaren bidez, parte hartze kolektiboa da antolatzaileek sustatu nahi dutena: "Gure asmoa ez da ikuskizun bat proposatzea, baizik eta guztiok parte hartuko dugun topaketa bat; musika, estetika berriak eta parte hartze kolektiboa batuko dituena", adierazi dute.
Kaleak hartu nahi dutuzte, espazio publikoen erabilera aldarrikatu, hiri berri baten aldeko baieztapen politikoa eginez. "Orleans Berrian New Orleans After Katrina ospatu zuten, guk geure Iruñea After Barcina izango dugu. Hemen, han bezala, urakanak atzera egitean jendeak aurrera bultza egiten du".
OSTEGUNA 28
21:30etan, Garazi taberna
Cabezafuego meets Iruñea Nola? Brass Band
OSTIRALA 29
21:30etan, Jazar (Arostegi etorbidea, 2)
Sustraian Records Review
Mighty Marti
The Sustraians
Iseo
Nerea erbiti
Ohiana Afu
Miri Mitu
Irakur Zakur
Interestellar Sound System
Charlie Mondadientes
Reimy
Dodosound
LARUNBATA 30
19:00etan, Zabaldi
Sustraian DJ-k
Non da Blues
IGANDEA 31
11:00etan, Kalejira Jito Alai pilotalekutik Arga ibairaino
Desfilea + Piknika Iruñea Nola Brass Band taldearekin