Independentzia aldarrikatu dute Euskal Herriko erdigunean

Independentistak Sareak beste urte batez ospatu du Euskal Herriko erdigunerako mendi martxa. Bertan dagoen mugarria erasotua agertu da, Espainiako ikurraren koloreak margotuz. Bestetik, Euskal Mendizale Federazioak eta Nafarroako Mendi eta Eskalada Kiroletako Federazioak hitzordua aprobetxatu dute Euskal Mendizaleen Egitura Komun baterako konbergentzia aldarrikatzeko.