Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataforma: “Aurten txupinazo feminista izateko aukera dugu”

Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataforma da aurten txupinazoa jaurtitzeko hautagaietako bat, urte hauetan guztietan izandako ibilbide luzeagatik eta lortutako lorpenengatik. 2012an, Gora Iruñearekin batera, eraso sexisten aurkako protokolo bat sortu zuten. Ondoren, 2014an, Udalarekin eta Herri Mugimenduarekin batera, protokolo bat sortu zen, gaur egun arte aplikatzen jarraitzen dena.