Indarkeria matxistaren biktima den eta adingabeak ardurapean dituen emakume baten etxegabetzea bertan behera utzi dute Burlatan

Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak gaur goizean Burlatara joateko deia egin du, adingabeak bere ardurapean dituen eta, gainera, indarkeria matxistaren biktima den emakume baten etxegabetzea geldiarazten saiatzeko. Hitzordua 9: 00etan zen, Basilio Armendariz kalean, 10:00etan etorri den segizio judizialari itxaroteko, eta jendea etxetik botatzea ezinezkoa zenez, bertan behera uztea erabaki dute.