Igandean Faltzesen aldarrikatuko da Nafarroa osoan euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea
Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea egi bihurtzeko aldarria lau haizetara zabalduko da Erriberako herri honetan Sortzen-ek antolatutako jaian.
2015-ko apirilak 15
Urteak dira Sortzen elkarteak, guraso eta bertako eragileekin batera, zonalde diskriminatuko jaia antolatzen dutela. Faltzesekoa 6. edizioa izanen da. Artaxoan hasi eta Larraga, Mendigorria, Bilatorta eta Oibarren ospatu ostean. Zonalde “ez Vascofonoan”, D ereduan haurrak matrikulatzeko beharra aldarrikatzetik sortu zen jai hau, hainbat gurasoen eskariz.
Aurtengoa zertxobait ezberdina izanen da, “Vascuencearen legea”ri zirrikitua ireki baitzaio urteetako lanari esker. Euskaraz ikasteko eskubidea Nafarroa osora zabaltzeko aldarrikapenarekin antolatu dute aurtengo jaia.
Pasa den asteburuan, aldarrikapen honi eremu diskriminatutako zinegotzi eta alkate batzuek atxikimendua erakutsi zioten. Kaseda, Zangotza, Iratxeta, Lodosa, Abarzuza, Miranda de Arga, Leotz eta Oteitzako eledunak izan ziren.
Eguneko egitarauari dagokionez, adin guztiendako ekimenak izango direla iragarri zuten prestatutako jai gune ezberdinetan:
Foru Plazan:
. 10etan, hamaiketakoa eta dianak gaitariekin herrian barna.
. 11etan, makaia dantza taldearen emanaldia.
. 12etan, Faltzeseko musika bandaren irteera “el piloneraino”.
. 12:30etan, “neskak gara eta zer?” zirko ikuskizuna.
. 13:30etan, eskertza ekitaldia: euskara herria josten ari gara !. Baigorria abesbatza, Uharteko dantzariak eta makaia dantza taldea, eta Faltzeseko joteroak.
. 16etan, dantzaldia: Nunca es tarde (Faltzesekoak)+ Marianitoz Blai+ Trikidantz
. 20etan, garbiketa auzolana.
Herri bazkaria:
. 14:30ean, Faltzeseko pilotalekuan. bonoak 10 euro.
Gizarte Etxeko Plazan:
. 10:30etatik 18:00etara, hamarratz txokoa, puzgarriak eta mural herrikoia.
. 11:00etatik 13:00etara, euskaraz mintza (haurrentzako jolasak).
. 11:00etatik 14:00etara, tailerrak.
. 16:30ean, ginkana: “Faltzes ezagutu dezagun”.
. 18:00etan, zonaldearen itxiera eta garbiketa auzolana.
La Aurora plazan:
. 10:30etatik 14:30etara, kaiku txokoa: tailerrak.
. 10:30etatik 14:30etara, herriko astoekin paseoan.
. 10:30etatik 14:30etara, txalaparta tailerra.
. 11:30etan, zigor magoa
. 12etan, kantu eta jolasak.
Karrikadantza eta animazioa:
. Visonaren zentroa irekita egongo da (erakusketa, bideo emanaldia, bisita gidatuak … )
. 10:30etatik 14:30etara eskulangileen azoka herriko kaleetan.
. 11:30etan, txalaparta ibiltaria foru plazatik.
. 11:30etan, Faltzeseko eta argako mirandaren erraldoien irteera gizarte etxetik.
. 12:00etan, Orreaga fundazioko kantuz herrian barna.
. 12:00etan, gurpiletako zezentxoen bilkura eta kalejira: dantzariak (Faltzes eta Uharte), Iruñerriko zanpantzarrak, xapiru trikitixa eskolako trikitilariak, …