HTX20k utzi zizkigun irudi ezanguratsuenak liburu batean bildu dituzte

Ostegunean Iruñeko Golem Baiona zinemetan ‘HTX20; Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentalaren estrenaldian eta Durangoko Azokan eskuratzeko aukera izanen da.

2017-ko azaroak 28

Hatortxu Rock 20 elkartasun jaialdia posible egin zuen auzolana argazki liburu batean bildu dute, ‘Elkartasuna, eskuz esku’ izenekoa. Liburuak 152 orrialde eta 200 argazki baino gehiago ditu, eta bertan, azken asteetako lana, uztailaren 27tik 30era bizitakoa eta behin ateak itxita, desmuntaia, biltzen ditu.

Gari Garaialde, Ander Gillenea eta Josu Truebaren Bostok Photo taldeak, Saioa ‘Gauilunak’, Ibai Arrieta, Eider Iturriaga, Amaia Oca, Zuriñe Alava, Fermin Bidaurre eta Dabid Sanchezek osatu dute argazkilari taldea. Diseinua, Oiartso Los Arcosen esku. Hitzaurrea, aldiz, antolakuntzako kide den Aitor Agirrezabalek egin du.

Aurten, Hatortxu Rock 20ak hartutako pisua ikusita, ostegunean Iruñeko Golem Baiona zinemetan estreinatuko da ‘HTX20; Elkarrekin edozer dugu posible’ dokumentala, eta eskutik dator argazki-liburua ere.

Dokumentalaren aurkezpenean egonen da liburua lortzeko aukera. Eta ondoren, bai bata zein bestea Durangoko Azokan izanen dira, Txalapartaren mahaian. Hortik aurrera bai liburutegietan eta baita internet bidez eskuratzeko parada ere izanen da.

Gehiago