HTX18 aurkezpen jaialdia, urriaren 3an Totem aretoan eginen da
Aurkezpen kontzertu honetan BETAGARRI eta EL SONIDO DE LA METRALLA taldeek joko dute, eta Hatrotxuren 18. ediziorako sarrerak beherapen haundi batekin erosteko aukera izanen da.
2015-ko irailak 23
Hatortxu rock jaialdiaren 18. edizioaren danbor hotsak entzuten ari dira dagoeneko. Beste urte batez, eta 26 dira dagoeneko, espainiar eta frantziar Estatuek euskal presoen aurkako eraso sistematikoa den dispertsioa mailarik gorenetan mantentzen dute eta HTX-k indarrak berritzen ditu espetxe politika honek suposatzen duen sufrimendu eta kalteei aurre egiteko.
Jaialdiaren 18. edizioa da aurtengoa. Abenduaren 26an ospatuko da Atarrabiako Entrecementerios gunean, eta bertan izango dena ezagutzera emateko HTX-k aurkezpen jaialdi bat prestatu du urriaren 3an Atarrabiako Totem aretoan. Gau horretan, oholtza gainera igoko dira EL SONIDO DE LA METRALLA eta BETAGARRI, jaialdiaren mezuarekin bat eginez.
Aurkezpen honetarako sarrerak dagoeneko salgai dira ohiko lekuetan (Carmen kaleko Herriko Taberna, Infiernito eta Basajaun) eta internet bidez lortzeko aukera ere izanen da. Sarrerak aurretik 7 eurotan lortu ahal izango dira eta bertan 10 eurotan.
21:00ean irekiko dira Totem aretoko ateak eta BETAGARRI eta EL SONIDO DE LA METRALLA taldeen kontzertuekin batera iritsiko da kartelaren aurkezpena.
Behin kartela aurkeztuta, momentuan bertan HTX18-ko sarrera erosteko aukera izango da, 10 eurotan, hau da, beherapen garrantzitsu batekin. Horretarako aurkezpeneko sarrera aurkeztu beharko da.