Hiru-k ez du begi onez ikusten N121-an Nafarroako Gobernuak hartu nahi dituen neurriak

Hiruk Nafarroako Gobernuak N-121-A errepidean ezarri nahi duen bidesaria erabat gaitzetsi du. "Bidesariak ez dira disuasio-neurri bat, N-I errepidean frogatu den bezala, baizik eta garraiolariek azpiegiturak berrordaintzeko modua, beraz, argi dago ezbeharren datuak ez direla hobetuko", dio garraiolarien sindikatuak.

2020-ko martxoak 12

Trenbide garraioa bultzatzeko aitzakiaren atzean, errepidea hobetzeko egindako inbertsio eskasa eta kalitatezko garraio publikoa bultzatu ez izana, hau da, inguruko herritarrak utzikeriara kondenatu izana, ezkutatu nahi du Nafarroako Gobernuak.

Zein bidesari-mota ezarri nahi dute? Non? Zer kostu izango du herritarrentzat? Eta garraiolarientzat? Zentzugabekeria honen kudeaketaren inguruko hitz bakar bat ere ez. Bistan da bidesariak ez diela kanpoko garraiolariei bakarrik eragingo; N-I errepidean gertatzen den bezala, kaltetuenak Nafarroako garraiolariak izango gara. Errepide bidezko merkantzien garraioa bere ostasunean hobetzeko neurriak hartu beharrean, Nafarroako gobernua dirua biltzeaz bakarrik arduratzen da, garraiolariok egingo dugun azpiegituren berrordainketaren bitartez.

Errepideak azpiegitura publikoak dira; beraz, zergen bidez ordaindu beharko lirateke, eta ez administrazioen kudeaketa kaskarra dela eta sektore bakar bati horien kostua ordainarazi.

Gehiago