Hil egin da Iturenen 4 metroko alturatik erorita larriki zauritu zen langilea eta, kotxe istripuz, lanera zihoan Iruñeko bizilaguna
Iturengo ezbeharra ortziralean gertatu zen eta geroztik ospitalean ingresatua zegoen Eneko Rekarte Oteiza 44 urteko langilea, Donamariako bizilaguna zena. Toldo bat jartzen ari zenean, lau metroko alturatik lurrera erori eta buruan kolpe handia hartu zuen. Atzo arratsaldean hil zen. Bestetik, Sindikatuek azken lan istripu hau salatu dute, aurten gutxienez 57 langile hil direla gogoratuz. San Martin Unxen —in itinere— auto istripua izan zuen 41 urteko iruindarra ere hil egin da.
2022-ko irailak 12
Dagoeneko 57 langile hil dira Euskal Herrian 2022. urtean, lanean ari zirela; horietako 14 Nafarroa Garaian. Asteburu honetan bertan jakin da hil egin zela ortziralean San Martin Unxen —in itinere— auto istripua izan zuen 41 urteko iruindarra eta egun berean Iturenen altueratik hil zen 44 urteko donamariarra.
LAB sindikatuak bere samina eta elkartasuna helarazi nahi die hildako langileen senide, lagun eta gertukoei. Era berean, sindikatu honek Nafarroako Gobernuari eskatzen dio “langile guztien lan osasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak berehala har ditzan”.
ELAk adierazi du datu ofizialek berresten dutela Nafarroako Lan Arriskuen Prebentzioa ez dela betetzen ari. “Enpresek ekoizpena lehenesten dute arriskuen murrizketaren aurretik, eta merkeagoa da Legea ez betetzea prestakuntzan, segurtasun prozeduretan eta babes ekipamenduetan inbertitzea baino”. Horren aurrean, patronalak zer egingo duen galdetu du ELAk.
Datozen egunetan izanen diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute sindikatuek. Pasa den ostegunean, Olaztiko Portland enpresan elkarretaratze bat egin zuten lantoki honetan hil zen langilea gogoratzeko.