Herriko Tabernari ezarritako zentsuraren aurrean elkartasuna eta jai giroa

Iruñeko Udalak Herriko Tabernaren Sanferminetako egitarau kulturala debekatu eta isunekin mehatxatu ondoren, elkartasun eta salaketa mezuak etengabe zabaldu dira. Azkena, atzo bertan, Iruñeko Peñak eta jaietako eragile ezberdinen bidez. Berriz ere, UPN kanpora oihuak entzun ziren Sanferminetan.