Herri Unibertsitatearen bitartez beste Hezkuntza sistema bat eraikitzeko indarrak badirela frogatu dute ikasleek

Nafarroako ikasle mugimenduak azken egunotan egindako ekimenak arrakasta haundikoak izan direla uste dute, eta hezkuntza sistema propio baten alde lanean jarraitzeko indarberriturik atera dira.

2015-ko martxoak 20

Hego Euskal Herrian Herri Unibertsitateak burutu dira martxoaren 16, 17 eta 18 bitarte. Herrialdetako kanpus eta hainbat ikastetxeetan tailerrak, hitzaldiak eta ekimen ezberdinak egin dira hezkuntza sistema propio baten alde eta inposatzen diren erreformak salatzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan aktibitate haundiko egunak izan dira. Gai asko jorratu dira hiru egunetan zehar, unibertsitatea okuptatu dute ikasleek eta bertan hainbat ekimen burutu dituzte. Hezkuntzaren arloan, hainbat proposamen landu dira: Kolektibizatu.cc (apunteen kolektibizazioaren aldeko ekimena) edo hezkuntzan beste eredu planteatzen duen Bizitoki proiektua, esatebaterako. Sozio-ekonomiari loturiko gaiek ere bere tarte izan dute, eta zentzu horretan etxebizitzaren arazoa, TTIP akordioa eta gaur egungo eredu ekonomikoa ikuspegi feminista batetik landu dira. Nazioarteari begira, herri indigenek kolonialismoari egindako erresistentzia aztertu izan da, eta etxera bueltan, Mozal legea eta estatuaren egitura aztertu dira, azken hau Barkatxo Ruiz (EH Bildu), J.M. Nuin (Izquierda-Ezkerra) eta J.M. Delgado (Podemos) politikariekin.

Egun hauei amaiera emateko, asteazkenean kasleek Gaztelu Plazan ekimenak antolatu zituzten, eta ondoren herri bazkari eta bertso saio bat ospatu ziren.
 


Created with flickr slideshow.

Gehiago