Herri Sanferminak, berriro O Plazan uztailaren 6tik aurrera
2025-ko ekainak 10

Iruñean jaia lehertzeko hilabete bat baino gutxiago falta denean, Herri Sanferminetatik egitarau oparoa prestatzen ari direla jakinarazi dute: kontzertuak, kirol ikuskizunak, bazkariak, aldarriak… aurten ere O Plazan kokatuko da jai gunea.
Hala ere, erdigunean espazio gehiago behar dutela argi ikusten dutela adierazi dute, O Plaza txiki gelditzen zaielako. “Jai herrikoiek iaz, urtetako bazterketaren ondoren erdigunera itzultzean, gainezka egin zuten! Izan zuten arrakasta eta berriz ere lortu dugun sendotasuna kontuan hartuta, aurten udalari garbi adierazi genion bi espazio beharko genituela egitaraua indartu eta eremu zein publiko gehiagotara zabaltzeko. Horrela, O plaza eta Baratxurien plaza proposatu genituen”, esan dute, baina Baratxurien Plaza DYAren kokapena izanen da, eta Udalak ez die baimena eman ezta beste alternatiba eskeini.
Irabazi-asmorik gabe antolatzen diren jai herrikoiak ez daudela soberan eta erdigunean leku nahikoa izan behar dutela argudiatuta, irailean bertan bilera bat egiteko proposamena luzatu diote Udalari.
Momentuz, O Plazan antolatuko dute aurtengo egitaraua: “Bertan izanen dugu elkargune herrikoi eta euskaldun bat, zapaldu guztiontzako gune seguru bat, elkarrekin gozatzeko plaza bat, auzolanean eraikia. Horregatik guztiagatik, “auzolana oinarri, zapalduok jalgi!” lemapean plazak hartzeko, kalera ateratzeko, behar dugun espazioa hartzeko deia luzatzen dugu! Ez garelako dagoenarekin konformatuko, jaiak ulertzeko eta egiteko beste modu bat hedatzen jarraituko dugulako”.
Laster iragarriko dute egitaraua eta auzolanetan parte hartzeko eta txandetan izena emateko deia luzatu dute. “Herri Sanferminak denon artean egin, indartu eta zabalduko ditugu!”
Gehiago
Salam Gaza Nafarroa presenta junto a las Peñas un pañuelo solidario para las fiestas que apoya proyectos de emergencia en Gaza
Yala Nafarroak Sanferminetako Txupinazoa botatzeko 10.500 boto jaso zituen, bigarren aukeraren bikoitza

1