Hatxe, Perlata eta Vinagre de Moderna, Hatortxurock Lilaketako finalista

Hatortxu Rockek lehen Lilaketa antolatu du aurten, hau da, taula gainean emakumeen presentzia bermatzen duten taldeen maketa lehiaketa. Eta dagoeneko badira finalistak: Hatxe, Perlata eta Vinagre de Moderna izan dira hautatuak.

2017-ko irailak 20

Finala irailaren 29an egingo da, ostiralarekin, 20:30ean, Berriozarko entzun aretoan. Sarrera doakoa izango da eta hiru finalisten kontzertuaz gozatzeko aukera izanen da.

HTX jaialdiko arduradunek gogoratu dute aspaldikoa dela musika munduan emakumeek pairatzen duten egoera. “Gutxi dira, oso gutxi, oraindik ere oholtza gainetan, gizonezkoekin alderatuz, ikusten diren emakumeak. Hatortxu Rocken ere arazo hau behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dugu. Eta hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki genuen Lilaketarekin”.

Hatortxu Rockeko antolakuntzak hiru finalistak hautatu ditu eta hauen arteko finala zuzeneko emanaldi batean egingo da. Bertan, musika munduko bi pertsona ezagunek eta Hatortxu Rockeko antolakuntzako bi kidek ostatuko dute epai-mahaia. Irabazleak antolakuntzak erabakitako estudio batean maketa grabatzeko aukera izango du, eta baita 500 euroko saria jaso ere.

Gehiago