Harrera Aurrera ekimenak errefuxiatu eta migratzaileen eskubideak aldarrikatuko ditu abuztuan

Harrera Aurrera ekimenak abuztuan zehar hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ditu "herri mugimenduak migratzaile eta errefuxiatuen harreraren inguruko erantzun jasangarri eta eraldatzaileak sortu ditzazkela" uste duelako. Hori dela eta, honen inguruan hausnartu, bildu eta ekiteko espazioak sortuko dituzte. Bihar emanen zaio hasiera egutegiari txirrindula martxa batekin, Espainiako Gobernuak Iruñean duen Ordezkaritzan hasiko dena.