Harpa jotzeko gogoz

2015-ko urtarrilak 17

Batutak gora dituzte Nafarroako Kontserbatorioetako irakasle interinoek, Hezkuntza Departamentuak temati jarraitzen baitu, egun indarrean dauden zerrendak bertan behera utzi nahi ditu erresoluzio baten bitartez eta zerrenda berriak ireki. Zerrenda berri horietan sartzeko proba latzak jarri nahi dizkiete. Zertarako? Gaindituz gero berdin berdin jarraitzeko, behin behineko langile izateko, alegia.

Tonuz gora doa kontua, proba hauek ebaluatzeko epaimahaiko kide guztiek ez dute proba burutzen ari den hautagaiaren espezialitatea izango, batek soilik.

Iribas Kontseilaria aste honetan Madrilen egon da eta bertan galdetu omen du oposaketak egin daitezkeen eta ea horretarako  gaitegiak prest izango dituzten. Madrilek ezetz esan dio eta UPNren zerbitzari leialak hango partitura eta ereserkia jarraituz, Nafarroan ez direla  oposaketak egingo bozgorailuz esan du, hori bai, desafinatu gabe, ustez.

Ustez diogu, Musika Kontserbatorioetako irakasleek belarria oso ondo egina dutelako eta oposaketen deialdi ezak eta zerrenda berrien irekiera prozesuak desafinatuz heldu zaizkielako.

LABek argi du, Hezkuntza Departamentuari zera eskatzen dio, utz dezala harpa jotzeko saiakera bertan behera eta deitu ditzala oposaketak Musikan zein beste hezkuntzako beste espezialitateetan prekarietatea gutxitu dadin, lanaren egonkortasunari bidea irekiz.  Ondorioz, Mahai Sektorialean aurkeztu zuten Ebazpenaren zirriborroa bertan behera geratu dadila.

Gehiago