Harituk eta Jakitokik etxegabetzeko arriskuan dagoen familia baten egoera salatu dute

Datorren otsailaren 22an, Txantreako familia bat etxetik botako dute, 11 urte baino gehiago etxebizitzan egon eta gero. Harituk eta Jakitokik "etxebizitza eskuratzeko moduen birmoldaketa integrala eta gure lankidearentzako bizitoki duina" eskatzen dute.