Gureak Navarra-n mobilizatzen jarraitzen dute, langileen erosteko ahalmenari eustearen alde
Joan den ostiraleko greba arrakastatsuaren ostean, Gureak Navarra enpresako langileek elkarretaratze bana egin dute gaur Arazuriko eta Noaingo lan zentroetan. Langileek eskatzen dute negoziatzen ari diren enpresa-hitzarmenean Gureak Navarrak, gutxienez, langileen erosteko ahalmena bermatzea bakoitzari soldatan % 6,6ko gutxieneko igoera aplikatuz.
2022-ko ekainak 1
Enpresa Batzordeak, ekainaren 14an egingo den negoziazio bileraren aurretik, elkarretaratzeak deitu ditu bi lan zentro horietan ekainaren 7an, 9an eta 14an berean.
Batzordeak eta langileek, gutxienez % 6,6ko soldata-igoera lortzeko jarrera irmoa dute (2021eko Nafarroako KPIa), eta hori lortzen ez den arte mobilizatzen jarraituko dute.