Gureak enpresako langileek bigarren greba egunari ekin diote soldaten igoera aldarrikatuz

Gureak enpresako langileek hiru eguneko greba deitu dute aste honetan soldaten igoera aldarrikatzeko. Gaur, Noainen dagoen lantegitik abiatu dira martxa batean Iruñeko epaitegietan bukatzeko, eta bertan elkarretaratze bat egin dute.