Gure Esku Dagok milaka babes jaso ditu, eta Arbizun eta Iruñean ekitaldiak antolatuko ditu ekainaren 8ko giza katean

"Nafarroa izango da nafarrok nahi duguna" dio Gure Esku Dagok jende kateak gure herrialdean izango duen eragina aurkezterakoan.

2014-ko maiatzak 16

Erabakitzeko eskubidearen aldeko iniziatibak ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean ospatuko den giza kateak Nafarroan  izango duen eraginaren inguruan azalpenak eman ditu. Gure Esku Dago demokraziaren aldeko ekimena bat dela azpimarratuz, erabakitzeko ahalmena ez dela inoren kontrako zerbait defendatu dute. Gauzak horrela, "orain herritarren garaia" dela uste dute, eta txalotu dute Etxarri Aranatzen egindako galdeketa, "ibilbidea marrazten" duelako. "Elkarrizketa sustatzea, ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta erabaki ahal izateko beharrezko akordioak lantzea" ezinbestekotzat jo dute.

Milaka dira orain arte ekainaren 8an egingo den giza kateari emandako babesak, eta horietako asko nafarrak dira. Nafarroan bi ekitaldi antolatuko dira. Bat Arbizun eta bestea Iruñean, non festa giroa nagusituko da.

Gehiago