Greba orokorra Pirineotan, egoeraren hausnarketa egiteko eta mobilizaziorako eguna

Atzo, Zaraitzu eta Erronkariko ibarretan ere mobilizazio eguna izan zen. Egoeraren hausnarketa egiteko baliatu zuten ere.

2020-ko urtarrilak 31

Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergaitia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko. Orokorrean amankomuneko idei batzuk sortu dira, haien artean, lan prekarietatea, desoreka sozialak eta horien normalizazioa, eta beste hamaika arrazoi ugari daudela greba egiteko ere atera da. Beste alde batetik, mobilizazio dinamika indartu egin behar dela ikusi da, komunikabideetatik heltzen zaigun informazioa, dugun gizarte errealitatearekin bat egiten ez duelako. Pirinioan faltan bota dugu, aldez aurretik sindikatuak bertaratu ez izana grebaren inguruko informazioa emateko. Hala ere, gure aldetik ikusi dugu aurreko lanketa egitea beharrezkoa dela, gaurko egunaren gaiaren ikusgaitasuna bultzatzeko.

Hausnarketaren ostean, greba egun honetan, zenbait ekintza garatzea erabaki da: pankartak egin eta herriz-herri banatu, mobilizazioak egin eta egindako ekintza guztien berri eman. Honetaz gain, greba talde bat sortu etorkizunera begira, horrelako egunetan, aldez aurretik bildu eta gizarteari informazioa emango diona.

Goizean egindako hausnarketa taldean, lanerako dinamika hauek garrantzitsuak direla aipatu da, gure artean informazioa lantzeko batez ere. Horregatik etorkizunera begira lan taldeak eta foro iraunkorrak eraikitzearen beharra ikusi da. Landa eremuetan grebaren dinamika berezitasun batzuk dituelako, greba egiteko modu desberdinak adierazten dituen dekalogo bat eraikitzearen beharra agertu da.

Gaurko greba mobilizazioan ondoko ekintzak bideratu dira:

10:00 Grebaren inguruko lan taldea Otsagabiko Zatalarrainas Kultur Zentroan.
13:00 Otsagabitik Ezkarozera manifestazioa
13:30 Ezkarozen kontzentrazioa
17:30 Erronkariko Udaletxean kontzentrazioa

Gehiago