Greba egun berri bat Nafarroako erresidentzietan lan hitzarmen duin baten alde

ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek Nafarroako zahar egoitza guztietako langileak grebara deitu dituzte gaur, eta Iruñean, Tafallan eta Tuteran mobilizatu dira. Gaurkoarekin, 8. greba eguna egin dute langileek hitzarmen sektorial duin baten alde. Elkarretaratze zaratatsua egin dute Lan Epaitegiaren aurrean, Hitzarmenaren Negoziazio Mahaiaren bileraren aurretik.