“Gerraren eta faxismoaren kontrako euste horma bat eraikitzeko mobilizatzen gara”

Atzo, urtarrilak 25, Gazte Koordinadora Sozialistak mobilizazioak antolatu zituen Iruñean eta Bilbon. Manifestazioan zehar, 'Gazte langileok lehen lerrora!' lelopean, gerraren eta faxismoaren aurkako aldarrikapenak egin zituzten eta horretarako, langile batasunaren eta borroka kulturalaren garrantzia azpimarratu zuten. Horregatik, langile klaseko antolakunde eta eragileei elkarlanerako deia egin zien GKS-k.