Gerra eta militarismoaren aurkako elkarretaratzea, Ukraniaren inbasioaren III. urteurrenean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, Gernika Palestina Herri Ekimena, Yala Nafarroa Palestinarekin, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Kapitalari Planto plataformetatik mobilizazioak antolatu dituzte gaur Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Ukrainia eta Errusiaren arteko gerra hasi zenetik 3 urte bete direla, gerra eta militarismoaren aurkako aldarrikapenak egiteko kalera atera dira.