Gasbidea Aralarren ez dutela nahi argi utzi zuten larunbatean Lekunberrin

Manifestazio jendetsua egin zuten pasa den larunbatean Aralar mendilerroak zeharkatuko lukeen gasbidearen aurka. Aralar Zaindu Dezagun plataformak deituta, parke naturala arriskuan jartzen duen proiektu honen aurrean alternatibak badirela eta horiek aztertzeko eskaera egin zuten manifestariek.