Garbiketako grebaren aurrean Hezkuntza Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte sindikatuek

Garbiketako langileek ikasle eta hezkuntza arloko ordezkari sindikalekin batera, datorren astean Nafarroan garbiketa sektorean deitutako greban Hezkuntza Departamendutik jartzen ari diren trabak salatu dituzte. Hezkuntza Sailak %100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu.

2021-ko apirilak 9

Era berean, sindikatuek eta ikasleen ordezkariek azaldu dute Osasunbideak ikastetxeetakoak baino nabarmen apalagoak diren gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela. “Hortaz, ia ulertezina da Carlos Gimenoren sailak ezarritako hain neurri zorrotza, praktikan grebarako eskubidea murrizten duena”, salatu dute.

Horregatik eta ikastetxeen garbitasun erabatekoa bermatzeko, Carlos Gimenori aholkatu diote bere sailak kontratatzen dituen enpresak presiona ditzala “negoziazio mahaira buelta daitezen eta ez dezala garbiketa bermatu garbitzaileen grebarako eskubidea urratuz”. Horregatik, inposatutako gutxieneko zerbitzuetan atzera egitea exijitu diote.

Gehiago