“Galerna”, Iruñeko Komunitate Ekintza Prebentiborako Zerbitzuen historia

Dokumental honek Iruñeko auzo ezberdinetako Komunitate Ekintza Prebentiborako Zerbitzuen historia eta nortasuna kontatzen du. 2020. urtean hiriko Udaletxeak Navarra Suma eta PSNren arteko akordio baten bidez, zerbitzu hauek Coworkids proiektuaren bidez eskaintzea erabaki zuen, lanean ari ziren elkarte eta profesionalak alboratuz.