Frontexen aurka, arrazakeriaren kontrako ekintza Baluarteren parean

Gaur eta bihar Frontex Europako Agentziaren goi komisioa Baluarten bilduko da. Karabana 'Mugak Zabalduz', PIM, Salhaketa Nafarroa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinekin Diakite Federazioa eta SOS Arrazakeria Nafarroa erakundeek Frontex ongi etorria ez dela salatu nahi izan dute.

2023-ko irailak 20

Beraz, erantzun bat emateagatik, agentzia honek bere existentziarekin dakarrena performatu nahi izan dute: heriotzaz jantzitako politika migratzailea, maleta diruz beteta dakarrela bidean milaka hildako utziz. Erakundeetatik azaldu dutenez, Frontex Europako mugen kontrola militarizatzeko sortu zen, pertsona guztion migratzeko eskubidea urratuz. Eta horren atzetik, milaka eta milaka heriotz arrastoa utzi duela salatu dute; zehazki, 2004. urtetik (Frontex sortu zenetik) 42.000 hildkao baino gehiago zenbatu direla azaldu dute. Gaurko arrazakeriaren aurkako ekintzaren bidez Frontex akatzea eskatu dute. Eta gainera, biharko elkarretaratzera hurbiltzeko deia zabaldu dute, 19:00etan Baluarten, Frontex bezalako erakunde bat ez dutela onartzen salatzeko eta Europako mugak zabaldu nahi dituztela aldarrikatzeko.

Gehiago