Frantziako Tourrean Euskal Herria herri bat dela aldarrikatzeko ekimena antolatu du Gure Eskuk.

Frantziako Tourraren hasierako etapak Euskal Herritik pasako dira. Gauzak horrela, Gure Eskuk "Euskal Herritik Mundura" izeneko ekimena antolatu du". Tourrak nazioartean duen oihartzunaz baliatuz, Euskal Herria 7 lurraldeko herri bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatzeko helburua du ekimenak.