Flotillari eraso sionista salatu eta Palestinarekin elkartasuna biderkatzeko deia egin dute

"Atxilotuak askatu" ohiuen artean, Global Sumud Flotillari gaur goizean indar armatu sionistak egindako erasoa salatu dute Iruñean. Atxilotuen artean euskal ordezkaritzaren hainbat lagun daudela ere jakinarazi dute, baina oztopo guztien gainetik Flotillak aurrera eginen duela ere azpimarratu nahi izan dute.