Flotillako bi euskal herritar ospitale batean ingresatu dituzte atxiloketan izandako tratu txarrengatik

Global Sumud Flotillaren antoltzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herriko bi parte-hartzaile ospitaleratu dituzte Turkiako ospital batean "errepresio-indar sionisten bahiketan jasandako indarkeriak eragindako lesioengatik". Ondorioz, Global Sumud Euskal Herria ordezkaritzaren beste 4 kideek Turkian geratzea erabaki dute. Beraz, momentuz, bertan behera geratuko da Loiuko aireportuan ongietorria. Gaur eguerdian ospitaletik berri gehiago izatea espero da.

2026-ko maiatzak 22

Atzo jakin zenez aholkularitza legala eman zieten Adalahren abokatuen bidez, israeldarrek ekintzaileak fisikoki eta psikologikoki erasotu zituzten. “Gure taldeak muturreko indarkeria salaketa ugari jaso zituen, Israelgo agintariek nahita erabilitako abusu fisikoaren eredu berri bat agerian utziz. Indarkeria horrek zauri larriak eta orokorrak eragin zituen, gutxienez hiru pertsona ospitaleratu eta ondoren alta eman zitzaienak. Abokatuek dozenaka parte-hartzaile dokumentatu zituzten saihets-hezurren hausturen eta arnasteko zailtasunen susmoekin. Txostenek, halaber, adierazi zuten Taser pistolak maiz erabiltzen zirela parte-hartzaileen aurka, bai eta gomazko balak erabiltzeak eragindako zauriak ere, flotillako itsasontziak geldiaraztean eta eraman zituzten ontzi militarrean. Atxilotutako ekintzaileek muturreko indarkeria jasan zuten, bai itsasontzietan, bai itsasontzien eta portuaren arteko garraioan. Gainera, agintariek estres-posizioak izatera behartu zituzten ekintzaileak; portutik eramaten zituzten bitartean, erabat aurrerantz makurtuta ibiltzera behartzen zituzten, zaindariek bizkarra bortizki beherantz bultzatzen zieten bitartean. Halaber, parte-hartzaileak behartu zituzten denbora luzez itsasontzian belauniko egotera “, salatu zuten Adalahtik.

Abusu fisiko horrez gain, Adalah-k salatu zuen parte-hartzaileek “degradazio larriak, sexu-jazarpena eta umiliazioak” jasan zituztela. Era berean, zenbait emakumeei hiyabak kendu zizkieten Israelgo agintariek.

Gehiago