Faxismoari aurre egiteko deia zabaldu du GKSk Txantrean, eta manifestazioa eginen dute urtarrilaren 25an
2024-ko abenduak 17

Txantrea auzoko kaleetan propaganda faxista agertu dela, “Lo que no te cuentan de Pamplona” talde erreakzionarioaren zabalpena edota faxisten mobilizazioak salatu du Txantreako GKSk pasa den igandean egindako manifestazioan. Izan ere, GKSk dio hauen atzean, besteak beste, alderdi eskuindar, ultraeskuidarrak eta talde faxistak daudela. “Are gehiago, ezin dugu seinalatu gabe utzi diskurtso erreakzionarioak geroz eta oihartzun handiagoa dutela masa komunikabide eta sare sozialetan”.
Ezkerreko alderdiek egoerari “aterabidea emateko duten borondate falta eta ezintasuna” ere salatu dute. “Faxismoak proletalgoa otzan eta antolatu gabe mantentzeko asmoa du Estatuak ordena soziala mantendu dezan. Era berean, neurri autoritarioak aplikatzen lehenengoak ezkerrekotzat jotzen diren alderdiak dira; esate baterako, Mozal legea mantentzea eta kode penalaren gogortzea”, dio GKSk.
Manifestazio honez gain, GKSk beste bi mobilizazio deitu ditu urtarrilerako Bilbon eta Iruñean “Gerra eta faxismoaren aurka, gazte langileok borrokara” lelopean.
