Ezker Abertzalea gobernatzeko prest Euskal Herriaren eta bere herritarren eskubide guztiak bermatzeko

EH Bilduk Iruñean egin du Aberri Eguneko ekitaldi nagusia, "Nazioa gara" lelopean. Arnaldo Otegi izan da koalizioaren bozeramailea, eta nabarmendu du «ziklo politiko berri bat» abian dela Euskal Herrian eta EH Bilduk gobernu eta estatu bokazioa duela.