“Ezin da gehiago atzeratu festa eta poza lehertzeko unea, herriak behar du. Preso, iheslari eta deportatuak etxera!”

Sare Herritarrak manifestazioa egin du gaur arratsaldean Iruñean euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatzeko Sanferminen atarian. Helmuga «ikusmenean» du, «urratsez urrats» urratutako bidearen ostean.