Eva Aranguren [EH Bildu]: “Ignacio Poloren kasuak UPNren jauntxokeria islatzen du”

Iruñeako udaltzainen sindikatuek salaketa jarriko dute Ignacio Polo zinegotzi ohiaren aurka, inongo fabore traturik egon ez dadin. Polemika bizia piztu du aferak Iruñean eta gaur, honen inguruan galdetu diote Bilduko zinegotzi Eva Aranguren Info7 Irratian. Arangurenek salatu duenez, “baliteke delitu bat estaltzen saiatu izana eta hori oso larria litzateke”.