Euskaraz ikasteko eskubidearen aldarrikapena berriz Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Apirilaren 2an euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute NUPen. Unibertsitateko euskara taldeak manifestazioa deitu du egun horretarako, eta arlo akademikoko euskaldunei zein euskal komunitate osoari zabaldu diete mobilizazioarekin bat egiteko deialdia.