Euskaratik, euskaraz eta euskararendako zubiak eraikitzeko ekimena
Sorionekuak egitasmoak udaberri honetarako ekimena aurkeztu du: ‘Euskara, etorkizunera zubi’ lelopean, maiatzaren 10ean Nafarroako zubiak euskararen alde hartzeko deia luzatu dute.
2025-ko otsailak 3

Sorionekuak euskararen alde batzera deitu du. Izan ere, euskarari dagokion tratamendua eta lekua emateko garaia dela aldarrikatu dute. Ekimen honen bidez, etorkizunera begirako konpromisoa erakutsi nahi dutela adierazi dute egitasmotik: “Zubiak, elkarri begietara begiratzeko oinarrizko elementu arkitektoniko gisa. Elkarrekin etorkizunera bidea urratzeko beharrezko tresna gisa. Joan-etorriak egiteko zubiak. Ur-korronteak gainditzekoak. Ezberdinen arteko ulerkeran sakontzeko filosofia gisa: ulerkerara zubiak. Ezagutzara. Euskarara zubiak. Eta, batez ere, euskaratik zubiak”.
Ekimena babestu dutenek, eremu askotako nafar jendartearen parte direla azaldu dute. Horregatik, urrats hau egiteko prest dauden eragile sozial eta politiko orori ere, batzeko deia zabaldu diete, euskaratik eta euskararantz zubiak eraikitzeko. “Maiatzaren 10ean izanen du hitzordu nagusia: herrietako zubietan ikusiko dugu elkar. Etorkizunera begirako gure konpromisoa erakutsi nahi duena, euskaratik, euskaraz eta euskararendako. Eraiki dezagun zubia, eraiki ditzagun zubiak. Etorkizunera zubiak. Sorionekuak.”
Ekimenaren sustatzaileak:
- Aaron Romero (Abeslaria)
- Anabel Arraiza (Aktorea)
- Arantza Santesteban (Zinemagilea)
- Edurne Pena (Aktorea)
- Elena Uriz (Aktorea)
- Gorka Karapeto (Eskalatzailea)
- Haizea Abasolo (Ikaslea)
- Miren Herrero (Ikaslea)
- Idoia Arraiza (Mugimendu feministako kidea)
- Iñaki Perurena (Harri-jasotzailea)
- Iñaki Soto (Kazetaria)
- Jaione Dorai (Euskara teknikaria)
- Javier Lorente (Kazetaria)
- Ion Navarro (Eskola zuzendaria)
- Joseba Santamaria (Kazetaria)
- Joxerra Senar (Kazetaria)
- Julen Goldarazena “FlakoFonki” (Kulturgilea)
- Karmen Munarriz (Ikastola zuzendaria)
- Kutxi Romero (Abeslaria)
- Lur Errekondo (Aurkezlea)
- Maialen Huarte (Kazetaria)
- Maider Aldaia (Ikastetxe zuzendaria)
- Mikel Arrieta (Enpresaria)
- Nerea Berastegi (Zientzialaria)
- Nerea Urbizu (Abeslaria)
- Oier Sanjurjo (Futbolari ohia)
- Sustrai Colina (Bertsolaria)
- Unai Arana (Aktorea)
- Vianca Ibarra (Ikerketa biomediko aplikatuko Doktoregaia)
- Zuriñe Hidalgo (Abeslaria)