Euskararen ofizialtasunaren aldarriak Iruñeko kaleak hartu ditu

Euskara ofiziala Nafarroa osoan. Hori izan da milaka lagun kalera atera dituen aldarrikapenak. Hotza eta euriari aurre eginez, milaka euskaltzale bildu ditu gaur Iruñean Kontseiluak. Justizia, Kohesioa eta Berdintasuna izeneko zutabeek Iruñeko erdigunea zeharkatu dute, Autobus Geltokiaren atzean dagoen belardian bukatzeko. Bertan izan da ekitaldi nagusia, non Nafarroako alderdi politikoei euskararen aldeko urrats berri bat eskatu dieten.