Euskara hurbil jarri nahi du AEK-k euskaldunak urrun heldu ahal izateko
Ikasturte berri baten atarian, AEK-k urtero legez abian jarri du bere matrikulazio kanpaina euskara ikasteko eskaintza zabalarekin.
2023-ko irailak 4
Euskara ikasteko, maila hobetzeko edota praktikatzeko garaia heldu dela ohartarazi du AEK-k. Urtero egiten den bezala, eskaintza zabala egiten du dituen euskaltegi sarearen eta interneten bidez.
Osotara, 100 euskaltegi baino gehiago ditu AEK-k Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da AEK, baita euskara ikasi nahi duten enpresetan eta elkarteetan ere. Online-ikastaroen bidez, gainera, herritarra dagoen txokoraino heltzen da. Gaurko aurkezpenean AEKko arduradunek azaldu dute aurtengo leloarekin adierazi nahi dutena: “hurbil, herritarrak urrun heltzeko, euskara zabalduko dizkien ateen bidez, urrun helduko baitira”.
Azken garaietan behin eta berriz adierazten duten idei bat errepikatu dute: AEK-ko irakasleak “ikasleen ondoan daude, haien bidelagun izan nahi dute, eta daukaten onena eskainiko diete”.
Euskara ikasteko aukera eta modu ugari eta diru-laguntzak
Aurtengo ikasturteari begira aurrekoetan izandako matrikulazio kopuruari eutsi nahi diote, eta gainditu ere bai. “Zinez espero dugu herritar gehiago hurbilduko direla euskaltegietara”, eta AEKn aukera ezberdin ugari dutela gogoratu dute. Gainera, erakunde askok (udalek, mankomunitateek, Administrazio nagusiek..) diru-laguntzak ematen dituzte. Nafarroan, hain zuzen ere, laguntzak zertxobait igo dira.
Informazio guztia AEK.eus webgunean topatu daiteke.