Euskara eta irakaskuntza NUPen

2015-ko urriak 29

Pasa den asteazkenean, urriak 21,   Diario de Noticias  egunkariak NUPen euskarazko irakaskuntzak duen presentziaren inguruan eman zuen berriaren harira, NUPeko LABek bere balorazioa konpartitu nahi du.

Bertan  ematen diren datuak aintzat hartuta, argi gelditzen da hainbat Fakultate eta Eskoletan Euskararen irakaskuntza hutsaren hurrengoa dela. Zuzenbideko eta Erizaintzako Fakultateetan adibidez, Euskararen egoera dramatikoa dela esan dezakegu lasai asko.

Beste batzuetan, Ingenieritza Eskoletan eta Ekonomikaseko Fakultatean batez ere,   hobekuntza txiki bat somatzen baldin bada ere, nekez hitzegin dezakegu egoera normalizatu batean dagoela Euskara, izan ere, gure hizkuntzan ematen diren ikasgai kopurua ez da %15 era iristen, portzentai  aski pobrea dudarik gabe.

Azkenik, Magisteritza elebidun eskeintzen denez (ikasgai guztiak ez), Giza eta Gizarte Zientzietako Fakultateko datuek itxurosoak dirudite, baina Graduz Gradu egiten badugu analisia, nabarmen ikusten da Soziologia eta Gizarte Lanean aurrerapenak oso txikiak izan direla.

Gure ustetan, datu hauek argi eta garbi adierazten dute Euskarak bultzada eta sustapen berri bat behar duela Unibertsitatean. Zentzu honetan ezinbestekotzat jotzen dugu Nupen jorratuko den hurrengo Plan Estrategikoan Euskara berezko tokia izatea, eta Unibertsitateko komunitatea osatzen dugun hiru sektoretako pertsonak, hau da, ikasleak, irakasleak eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak, bertan parte hartu ahal izatea.

Aipatu nahiko genuke, bukatzeko, ez bakarrik LABek, baizik eta egungo Nafarroako Gobernuak sostengatzen duten lau alderdiek sinaturiko Akordio Programatikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikora  hizkuntz normalizazioa ekarriko duen Plan Estrategiko bat diseinatzearen beharraz hitzegiten dutela.

Ekin diezaiogun ba lanari!!

Gehiago