Euskaltzaleon Martxak Iruñeko kaleak hartu ditu euskararen pizkundearen aroa aldarrikatzeko

2026-ko ekainak 13


Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, milaka lagun bildu dira Iruñean euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko. Hiriko hiru leku desberdinetatik abiatu diren hiru zutabeek Gazteluko Plazan elkartu dira. Zutabeetako bakoitzak euskarak behar duen “pizkunderako” ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bana ordezkatu du. La Runako parketik abiatu dena, euskararen ofizialtasun osoa aldarrikatu du. Hizkuntza politiketan “jauzia” eman behar dela eskatu diote euskaltzaleek bigarren zutabean, Antoniuttin hasi dena. Askatasunaren Plazatik hiriko zentrora joan den zutabean euskaltzaletasuna nabarmendu dute, herritarren aktibazioa eskatzeko “euskarak aurrera” egiteko. Martxa Gazteluko Plazan egin den ekitaldiarekin amaitu da, baina goizean goizetik Alde Zaharrean izan den giro paregabeak jarraipena izan du milaka euskaltzaleen gozamenerako.

Gehiago