Euskal presoen urruntzearekin amaitu eta gero, etxeratze prozesuari ekiteko deia

Urriaren 8an euskal presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa eta jaialdia ospatuko dira Donostian. Presoen kopuru oso handi bat Euskal Herriko espetxeetan dago, eta Sare Herritarrak eta Etxerat Elkartearen hitzetan, orain ezartzen zaie salbuespenezko legediarekin amaitzea da helburua. Presoek legedi arruntak ezartzen dituen baimenak eta askatasun probisionala eskuratzeko egin behar duten ibilbide juridikoan oztopoak ez jartzeko eskaria egin diote Sarek eta Etxeratek Auzitegi Nazionalari.