Euskal presoei buruzko hitzaldi bira antolatu du Sortuk

Azaroa eta abendua bitartean luzatuko da hitzaldi sorta eta euskal preso politikoak etxeratzeko erronka hizpide hartuko du.

2015-ko azaroak 11

Estatuen bortizkeriak indarrean segitzen du. Hala adierazi du Sortuk eta euskal preso politikoak eta beraien senitarteko zein lagunak indarkeria horren jomuga direla nabarmendu du.

Azken urteetan “gatazkaren ondorioen konponbide behin betiko eta erabatekoa bultzatzeko norabidean” hamaika ekimen antolatu direla azaldu ostean, ekimen horiek guztiak nahikoak ez direla izan aitortu du antolakunde abertzaleak.

“Estatuek ez dute bakea eraikitzeko norabidean urratsik egin nahi, historikoki egin duten bezala Euskal Presoak bahitu politiko gisa erabiltzen dituzte Euskal Herriak burujabetza osoa eskuratzeko abian jarri duen prozesua baldintzatzeko”.

Ezin zain egon
Hausnarketa honetatik ondorio zehatza ateratzen du Sortuk, “Euskal Herria ezin da Estatuen zain egon ez bakea eraikitzeko ez eta burujabetza eskuratzeko ere”. “Herri gisa ditugun arazo guztiei soluzioak bilatzeko indar metaketa zabala eta sendoa” behar dela nabarmendu du.

Hauek dira datozen asteetan eginen diren hitzaldien zerrenda:

AZAROA

  • 13an, 20: 30ean, Lizarra (Herriko) eta Berriozar (Kultur Gunea)
  •  17an, 19:00etan Ororbia (Kultur Gunea)
  • 18an, 19:00etan, Lesaka (Arrano)
  • 19an, 19:00etan Leitzan (Aurrera Elkartea)
  • 20an, 19:30ean Urdiain (Udala), eta 21:30ean Bakaiku (Auzoa)
  • 21ean, 11:30ean Etxarrin
  • 23an, 19:00etan, Antsoain (Zentro Zibikoa)
  • 27an, 19:00etan, Areson, Irurtzun eta Garesen

ABENDUA

  • 1ean, 19:00etan Larraunen
  • 2an, 19:30ean Altsasun (Kultur Etxean)
  • 10ean, Tafalla
  • 11an, 19:00etan Atarrabia (Kultur Etxea)
  • 16an, Tafallan.
  • 18an, 20:00etan, Lodosa
  • 22an Tuteran

Gehiago