Euskal iheslariei buruzko ikusentzunezkoa ekoizteko laguntza ekonomikoa eskatu dute

Euskal iheslari politikoen egoera ezagutzera ematea helburu duen “Kaxa hutsak” ikusentzunezko proiektua garatu ahal izateko crowfounding kanpaina martxan jarri dute.

2014-ko urriak 14

2012. urtean abiatutako proiektua da hau eta egileen esanetan proiektuak “euskal gatazkaz murgilduta egonagatik exiliora jo duten iheslarien nondik norakoak ezagutu eta zabaltzeko asmoa” du.

Proiektuak 20-30 irudiz osaturiko argazki erreportaia, 10 minutu inguruko dokumentala eta 4000 karaktereko erreportai idatzia ditu oinarri.

Auzolan ekonomikorako ekimena urriaren 13an jarri dute martxan eta 40 eguneko epean 12.000 euro lortzeko helburua du. Diru bilketa behar bezala joanez gero 2016. urtean ikusiko du argia proiektuak.

Ikusentzunezko honen bultzatzaileak Bostok argazki agentziako Josu Trueba eta Gari Garaialde argazkilariak zein Iker Oiz bideo-egilea dira.

Gehiago