Euskal Herriko X. Mus Txapelketako txapela, Gipuzkoara

Euskal Herriko X. Mus Txapelketaren finala Uztaritzen (Lapurdi) burutu da asteburu honetan. Bergarako Eloi Krespo eta Vicente Uribesalgok 3 kolpetan irabazi diete Legazpiko Joseba Gabilondo eta Joseba Telleriari.

2018-ko martxoak 11

Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean Xabier Albizuk, Xerar Urrutia eta Raul Gartziak hartu zuten hitza, euskaraz, frantsesez eta gazteleraz Euskal Herriko X. Mus Txapelketaren finalera hurbildu ziren guztiei ongi etorria emateko.

“Euskal Herri osoko muslariak biltzea ideia eta asmo izatetik, ohitura bihurtu dugu. Zazpi herrialdetako muslariak herri gisa aritzeko eta lotzeko helburuarekin antolatu dugu Euskal Herriko Mus Txapelketa hamargarrenez”, eta emeki-emeki Euskal Herrian bizi den zatiketa gainditu eta bide berriak josteko sortu zen Euskal Herriko Mus Txapelketa herriz herri eta auzoz auzo hedatzen ari da.

“Euskal Herria zazpi herrialdez osaturiko nazioa da. Nortasun eta nazio identitate propioa duena eta bere buruaren jabe izan behar duena” eta “egungo administrazioek jarririko mugak gainditu eta euskal herritar gisa, bat eginik aritzeko aukera ematen digu Euskal Herriko Mus Txapelketak. Bide horretan euskaldunok batzen gaituenari heldu eta indarrak biltzeko garaia da”, esan zuten ekitaldian.

Gehiago