Euskal Herriko Torturatuak batuko dituen talde sustatzailea aurkeztu dute
Torturaren Aurkako Egunean, Euskal Herriko torturatuak saretzeko ekimena aurkeztu dute Bilbon.
2024-ko otsailak 13
Euskal Herriko Torturatuen talde sustatzailearen aurkezpenea egin da Bilbon, diotenez, gertatukoaren kontakizun osoa plazaratzeko unea baita. Euskal Herrian torturatuak izan diren artean sare bat osatzeko lan egingo dute. Eta lan ildo horretan, “torturatuak elkarlotzen dituen sufrimenduaren hari hori elkartasun sare bihurtzeko prozesua” aurrera erman eta “hainbat herrialdetako torturatuak aitortzaren bidea urratzeko agente aktibo izateko hautua” aldarrikatu dute.
Bestalde, Talde Sustatzaileko kideek agerraldian, Euskal Herriko herri eta eskualdeetako pertsona torturatuekin batu eta hitz egiteko konpromisoa hartuko dutela baieztatu dute. Eta gainera, guztiak gonbidatu dituzte sarera batzera, eta bertan, “babesa, indarra eta baita merezi duten aintzatespena ere” aurkituko dutela azaldu dute. Bukatzeko, Euskal Herri osoko torturatuak bilduko dituen hitzordu bat iragarri dute urtebete barrurako.
Gehiago
A las personas torturadas: “Estamos aquí; si necesitáis ayuda, contactad con nosotros. Somos una red, y eso nos hace más fuertes”
29 tortura kasuak berriz ikertzeko eskaera egin dute negazionismoa eta zigorgabetasunarekin amaitzeko
