Euskal Herriko Mus Txapelketaren herrialdetako finalak martxoaren 22an jokatuko dira

Nafarroako kanporaketa goizeko 8.30etan hasiko da, Iruñeko Arrabo elkartean.

2025-ko martxoak 13

Nafarroa Garaian 970 bikote aritu dira azken hilabeteetan musean, eta martxoaren 22an herrialdeko finala jokatuko dute 180 bikotek. Hortik 32 bikote sailkatuko dira apirilaren 5ean Arabako Gopegi herrian ospatuko den Euskal Herriko 16. Mus Txapelketako final nazionalean parte hartzeko. Osotara, Euskal Herriko 2.500 bikotek hartu dute parte txapelketa honetan.

Sailkatuen zerrenda hemen ikusi daiteke.

Gehiago